Mailaz igo diren eskubaloiko eta futboleko talde banari harrera egin zitzaien udaletxean zein San Juan Plazan ostiral arratsaldean, txupinazoa egin aurretik. Hain zuzen, emakumeen futbol taldeak ohorezko erregional mailara igotzea lortu du, eta eskubaloiko mutilek nazional bigarren mailara. Udaletxean, Mikel Pagola alkateak eta udal ordezkariek esker oneko harrera eskaini zieten, eta ondoren, bi taldeetako kirolariek balkoira atera ziren, plazan zeuden herritarren txaloak jasoaz.