Agintaldia abian jarri da Urnietan, gobernu taldearen osaketaren eta arduradun ezberdinen izendapenarekin

Jon Ander Ubeda 2019ko eka. 28a, 20:41

Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura egin du, besteak beste, gobernu taldearen osaketaren edota liberazio politikoen berri emateko.

Lehenik eta behin, Mikel Legarreta Astiasaran zinegotziak zinegotzi kargua hartu du pasa den ekainaren 15ean herritik kanpo zegoelako. Ondoren, puntu ezberdinetan, hainbat erabaki hartu dira:

Gobernu taldearen osaketa:

Agintaldiaren martxa eramango duen organo gorena da. Partaideak:

  • Mikel Pagola (EAJ-PNV).
  • Jorge Segurado (EAJ-PNV).
  • Lucia Goñi (EAJ-PNV).
  • Agurtzane Mercader (EAJ-PNV).
  • Ainara de Miguel (EH Bildu).

Alkate-ordeak:

  • Lehen alkate-ordea: Jorge Segurado (EAJ-PNV).
  • Bigarren alkate-ordea: Lucia Goñi (EAJ-PNV).
  • Hirugarren alkate-ordea: Agurtzane Mercader (EAJ-PNV).
  • Laugarren alkate-ordea: Ainara de Miguel (EH Bildu).

 Sail nagusietako arduradunak:

  • Antolakuntza: Jose Luis Goikoetxea (EAJ-PNV).
  • Lurraldea: Jorge Segurado (EAJ-PNV).
  • Herritargoa: Lucia Goñi (EAJ-PNV).
  • Bake eta bizikidetza: Mikel Artola (EAJ-PNV).

Erakunde nagusien ordezkaritza:

  • Kulturnieta, Urnieta eraiki: Udal ordezkari guztiak erakunde horietako kide dira.
  • Sanmarko, Añarbe: Jorge Segurado (EAJ-PNV).
  • Behemendi: Mikel Artola (EAJ-PNV).
  • Beterri-Buruntza garapen agentzia, EUDEL: Mikel Pagola (EAJ-PNV).

Udal ordezkarien dedikazioa:

Hiru lan egun osoko liberazioa onartu da Urnietako Udaletxean.

  • Mikel Pagola  (EAJ-PNV) alkatea izango da egun osoz liberatuta egongo den hautetsi bakarra.
  • Gainerakoen kasua liberazio partzialekoa izango da. Jorge Segurado jeltzaleak, esaterako, %70eko liberazioa izango du. EH Bilduko Ainara de Migueli, oposizioko buru denez, dedikazioa legez dagokio. Eta hark %50eko lanaldia izango du. EAJ-PNVko Luke Goñik %45eko dedikazioa izango du, eta bere alderdikide David Roscok %35ekoa.

PSE-EEko ordezkariek ez dute liberaziorik izango, nahiz eta aurreko agintaldian izan zuten. PSE-EEk ez du begi onez ikusi jeltzaleen proposamena, eta agintaldia ez dela ondo hasi gaineratu du. Gai honen harira, EH Bilduk alderdi guztientzat dedikazioa egotea eskatu du. Baita sozialistentzat ere.

Mikel Pagola alkateak erantzun du gobernu taldeak lan karga handia izango duela, eta hori dela liberazio handiagoa jeltzaleen esku uzteko arrazoia.

Puntu ezberdinetan gai honi buruz hitz egin dute. Udal ordezkarien liberazioa noren artean banatzeko garaian, urtez urte azter daitekeela aditzera eman du alkateak.

Udal batzarraldiak

Azken urteetan bezalaxe, hilabete bakoitietan eta azken asteartean ospatuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!