Arazo teknikoak gaindituta, puzgarriak eta ipuin kontalaria gaurkoan

Aiurri 2019ko uzt. 6a, 09:04

 Puzgarriak igerilekuan 11:00etik 14:00tara, eta 18:00tan ipuin kontaketa saioa. Dagoeneko igerilekuko arazo teknikoak konpondu dituzte.

[Astean zeharreko albistea]:

Igerileku txikia zabalik dago, eta bertan eskaintzen diren ikastaroak ere martxan dira. Arazoak igerileku handian daude.

Arazo teknikoak konpontzeko lanak gauzatzen ari dira. Horrenbestez, igerileku handia aste amaierarako irekitzea espero da. Zabaldu bezain laster herritarrei jakinaraziko zaie. Hala ere, udalatxeak jakinarazi du igerileku txikia zabalik dagoela eta ikastaroek martxan jarraituko dutela. 

Udalak barkamena eskatu die erabiltzaileei, eta datozen egunetan irekitzea espero dela jakinarazi du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!