Auñamendira irteera Urnietako mendizaleekin

Auñamendi. EUSKAL-HERRIA.ORG

Egun osoko irteera antolatu du Zanpatuz mendi taldeak uztailaren 20rako. Larunbatez izango da irteera, eta egun osokoa. Sei-zortzi orduko ibilaldia izango da, zailtasun ertain-handikoa. Izena emateko epea zabalik dago.

Irteera ordua goizeko 05:00etarako aurreikusi da, mendian gora 09:00ak aldera hasi ahal izateko. Auñamendiko buelta luzea da, 6-8 ordu ingurukoa, eta harritsua, eta zailtasun ertain-handikoa, mendiak 2.507 metro baititu. Urnietara buelta iluntze parterako espero da, 20:00ak aldera gutxi gorabehera.

Xabier Ansa da irteerako arduraduna. Izena emateko Ikasmin akademiara edota Kantoi tabernara joan beharko da. Autobusak 10 euroko salneurria izango du bazkide ez direnentzat, eta 5 euro bazkide direnentzat. Data muga uztailaren 15a izango da, asteazkena. Jatekoa eta edatekoa norberak eraman beharko ditu. Edatekoa garrantzitsua da, iturri bakarra dagoelako bide osoan, eta ibilbide hasieran. Bakoitzak bi litro inguru eramatea gomendatzen du mendi taldeak. Arropari dagokionez, xira edo berokiren ematea aholkatzen da, gailurrean tenperatura freskoa izan daitekeelako. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!