Zanpatuz mendi taldeak datorren uztailaren 20rako mendi irteera antolatu du. Goizeko 5:30ean irtengo dira, eta iluntzerako itzuli. Zeharkaldia 6-8 ordu ingurukoa da eta bereziki ura eramateko aholkua luzatu dute. Izena emateko epea zabalik dago, datorren astelehenera arte. Izen-ematea zabalik Ikasmin akademian eta Kantoi tabernan.