Bilera irekia Lekaion, Udalak deituta

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 11a, 10:55

Paisaia plana lantzeari ekingo dio Urnietako Udalak, besteak beste, Trankax errekaren ibilbidea aztertzeko. Planaren eta egitasmoen berri emateko bilera deitu dute ostegun honetarako, 18:30ean hasita Lekaion. 

Bilera irekia izango da eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

Udalak ohar bidez aurreratu bezala, "paisaiaren ekintza planaren helburu nagusietako bat Trankaxko erreka paisaia aldetik hobetzeko egin beharreko ekintzak ezartzea da, Ergoien industrialdetik, herrian duen ibilbidea eta ia Hernanirekin mugan dagoen errotaraino. Ibaiari lotutako konektibitate ekologiko eta paisaiazkoa hobetzea lortu nahi da. Paisaia Plana ez da araugintzako plan bat, baina zenbait gomendio emango ditu aztertutako eremuak garatzeko eta hobetzeko ibilbide-orri gisa. Espero da Urnieta jasangarriagoa lortzeko bidean zenbait proposamen zehatz barneratuko dituen plana urte amaierarako amaituta egotea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!