Urnietako Udal igerilekuko denboraldia irailak 22ra arte luzatuko da

Aiurri 2019ko uzt. 17a, 10:35

Bonbak konpondu ostean, eta normaltasunera itzuli eta gero, irailak 22ra arte egongo da igerilekuaz gozatzeko aukera.

 

Urnietako Udal kiroldegiko igerilekua itxita egon zen ekainaren 30etik uztailaren 5era bitartean, igerileku handiko bi bonbak hondatu ostean. Egun horietan erabiltzaileei sorturiko eragozpenak konpentsatzeko igerilekuko denboraldia astebete luzatzea erabaki du Udalak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!