Senideen eskertza-oharra
"Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Urkoren elizkizunera bertaratu ziren guztiei. Bertan ikusi ahal izan genuen Urko pertsona maitatua zela, estimu handitan zuela jende askok. Esker mezu berezia helarazi nahi genieke Urkoren lagun guztiei, bere ondoan egoteagatik, izan erietxean, kalean edo egunerokoan. Oso garrantzitsuak izan zarete bere osasun egoera hobetzeko!
Lagun ezin hobeak zaretela erakutsi diguzue, eta Urkok zorte handia izan du zuek ondoan izan zaretelako. Hemendik aurrera badakigu nora joan, Urko bisitatzeko. Mantaleko pago azpian egongo da gure zain, bere irribarrearekin gu denok zaintzen. Mila esker bihotz-bihotzez.
Idoia, Txomin, Cris, Irati eta Andoni".