Etorkinei bideraturiko euskara ikastaroak, datorren ikasturtean

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 27a, 11:51

Udalak beste urtebeterako luzatu du AEK-rekin duen hitzarmena, eta berrikuntzen artean etorkinei ikastaroak eskainiko dizkiete.

Udalak zabaldu duen oharraren arabera, “Pertsona horiek euskal kultura ezagutzea eta euskara ikasteko lehen urratsa ematea lortu nahi da. Izena ematen dutenek oinarrizko gauzak ikasteko aukera izango dute: hala nola, agurrak, zenbakiak, familia, garraioa, osasuna eta kirolari loturiko gauzak. Ikastaroek 60 orduko iraupena izango dute 3 hilabetetan banatuta”.
Astean hiru egunetan elkartuko dira bi orduko klaseak jasotzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!