Galtzaileak antzezlana Saroben

Txalo produkzioak antzerki konpainiak bere azken ekoizpenaren aurrestreinaldia egingo Urnietan, datorren abuztuaren 12an. Taula gainean bi aktore, biak aski ezagunak: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia. 19:00tan hasiko da funtzioa eta sarrera dagoeneko salgai dago. Goizez, sarobeko leihatilan eskuratu daitezke eta baita Bibe.me internet atarian ere.

Sinopsia: “Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez, diruz urri eta etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa izan behar duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko ote dute...”.

 

Urnietan aritu eta gero, emanaldi sorta eskainiko dute Donostiko Antzoki Zaharrean, abuztuaren 14tik 18ra.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!