Zorigaiztoko ezbeharra gertatu zela urtea bete denean, senideek eta lagunek Asier Niebla gogoan hartu eta justizia eskatu dute. Urnietar ugari bertaratu da Boulevardera, eta baita Urnietako udal ordezkaritza ere. Haiekin guztiekin batera Goia Donostiako alkatea eta Lasa Aldundiko bozeramailea isiltasunean elkarretaratu dira. Txalo artean eta emozio handiarekin amaitu da bilkura.