Urnietako igerilekuan ipuin kontalaria eta uretako puzgarriak izango dira abuztuaren 31ean

Aiurri 2019ko abuztuaren 28a

Ipuin kontalariak eta uretako puzgarriak izango dira Urnietako Udal igerilekuan larunbat honetan, abuztuaren 31ean.
 

Puzgarriak goizeko 11:00-14:00 bitartean egongo dira zabalik. Arratsaldean, berriz,  Marisa Tabernero ipuin-kontalariak jardungo du igerilekuko solariumean, 18:00tatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!