Trankaxko erreka paisaia hobetzeko parte hartze prozesua zabalik dago

Aiurri 2019ko ira. 3a, 11:58

Herrian zabaldu duten galdetegia erantzuteko aukera zabalik dago, datorren irailaren 20a bitarte.

Egitasmoa aurkezteko lehen bilera irekia uztailaren hasieran burutu zen Lekaio kultur etxean. Planaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Lekaiora gerturatu ziren herritarrekin paisaiari buruzko lanketa bat egin zen; hau da, gerturatu zirenek galderak erantzun zituzten eta ondoren taldearekin partekatu zituzten.

Udalak adierazi duenez, oriangoan parte hartze prozesu sakonagoa egingo da. Paisaia Planari buruzko galdetegia etxe guztietara bidali du Udalak. Galdetegiak ohiko guneetan dauden postontzietan utzi behar dira, eta epea irailak 20 artekoa da. Galdetegiak online ere erantzun daitezke, honako helbide honetan: https://araudi.wixsite.com/pap-urnietaOndoren, herritar guztiei irekitako bigarren bilera bat egingo da eta, bertan, beste lanketa bat egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!