Xoxokako lehen eskupilota txapelketa abiatu da

Xoxokan dagoen frontoian eskuz banakako txapelketa antolatu du auzoko jai batzordeak. Abuztuan izena emateko epea zabaldu zuten, eta deialdiari 32 helduk erantzun diote. Giro polita sortuko da, beraz, asteon. Antolatzaileek prozedura zein den azaldu dute: “Partidak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Egun bakoitzean bizpahiru partida jokatuko dira, eta partida bakoitzaren iraupena ordu erdikoa izatea aurreikusten da”. Eguraldiagatik bertan behera geratu ziren atzoko partidak, eta antolaketa taldeak egutegia berregokitu du.

Helduen mailako partidak

Aste honetako partidak

Dagoeneko jokatuta: Jon Pagola 22-10 Jon Otegi.

Irailak 11, asteazkena:

Jokin Iparragirre 22-11 Alain Beldarrain.

Alain Agirre 22-5 Beñat Goenaga.

Aitor Irisarri 22-4 Jon Iraola.

Irailak 12, osteguna:

18:30 Beñat Arruti-Eneko Aizpurua.

19:00 Aitor Pagola-Aritz Sorron.

19:30 Julen Gabirondo- Josu Mujika.

Irailak 13, ostirala:

18:00 Mikel Zumeta- Aitor Amondarain.

18:30 Beñat Zinkunegi- Eneko Jauregi.

Irailak 14, larunbata:

16:00 Mañex Otegi-Suharri Irazustabarrena.

16:30 Imanol Fagoaga-Erlaitz Arrieta.

17:00 Mikel Etxeberria-Beñat Urruzola.

Irailak 15, igandea:

16:30 Peio Martin-Axier Belaunzaran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!