Gazte mailako futbol txapelketa Urnietako futbol zelaian

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 6a, 07:55

Ricard eta Begiristain memorialak denboraldiaren atariko azken partidak izan ohi dira urnietarrentzat. Larunbat honetan jubenil mailako hiruko txapelketa jokatuko da. Aurtengo gonbidatuak Hernani eta Ostadar taldeak izan dira. 10:00tan hasiko da lehen partida, eta 12:00tan hirugarrena eta azkena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!