Zanpatuz taldearen mendi irteera Berastegi aldera

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 6a, 10:26
©Andoasto19

Irailaren 14rako mendi zeharkaldia antolatu du Zanpatuz taldeak. Berastegitik hasi eta Erroizpe eta Ulizar zeharkatu ondoren, mendizaleak Berastegira itzuliko dira. Izena eman daiteke irailaren 11a bitarte, Ikasminen eta Kantoin.

18,7 kilometroko zeharkaldia da, 1116 metroko desnibela duena. Gutxi asko, sei orduko ibilbidea da. Goizeko 08:00tan irtengo dira Matxo taberna paretik, eta itzulera 18:00ak aldera izango da.

Bazkide direnek 5 euroko prezioa orainduko dute, eta bazkide ez direnek 10.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!