KZ Guneko urriko ikastaroetan izen-ematea zabalik dago

Aiurri 2019ko ira. 11a, 10:35
Argazkia: Urnietako KZ Gunea.

Urnietako KZ Guneak ikastaro ezberdinak antolatu ditu urrirako. Ikastaroak jarraitzeko bi modu daude: aurrez aurrekoa ala urrunekoa. Aurre-inskripzioa webgunean bertan egin daiteke: hemen.

Hauexek dira eskaintzen diren ikastaroak:

Enplegu bilaketa

  • Enplegua bilatzeko aplikazioak (aurrez aurrekoa). Urriaren 30etik 31ra, 16:00etatik 18:00etara. Euskaraz.

Komunikazioa

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean (aurrez aurrekoa). Urriaren 22tik 23ra, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz.

Oinarrizko formakuntza

  • PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu (aurrez aurrekoa). Urriaren 1etik 3ra, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz.
  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (aurrez aurrekoa). Urriaren 4tik 17ra, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz.

Ofimatika

  • Ofimatika aurreratua. LibreOffice (urrunekoa). Urriaren 7tik azaroaren 6ra. Euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Produktibitatea

  • Kudeatu zaitez Google aplikazioekin (aurrez aurrekoa). Urriaren 18tik 29ra, 16:00etatik 18:00etara. Euskaraz.
  • Erabili profesionalki Google aplikazioak (urrunekoa). Urriaren 7tik azaroaren 6ra. Gaztelaniaz.

Programazioa eta garapena

  • App inventor. Sortu zure App-ak (urrunekoa). Urriaren 7tik azaroaren 6ra. Euskaraz.
  • Wordpress. Zure webgunea sortu (urrunekoa). Urriaren 7tik urriaren 23ra. Gaztelaniaz.

Segurtasuna

  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten (aurrez aurrekoa). Urriaren 28tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz.

Ikastaro guztiak ikusteko webgunean klikatu hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!