Udalak adierazi du landuko diren gaiek lotura izango dutela adin ezberdinetako seme-alaben ezaugarriekin; hala nola heziketarako joerak eta jarraibideak, maitasuna eta komunikazioa beste askoren artean. Banakako matrikula 25 eurokoa izango da. 40 eurokoa, berriz, bikoteko matrikula.
Horrez gain, taldea martxan jartzeko gutxieneko kopurua beharrezkoa izango da. Era berean, herrian erroldatuta ez dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute soilik plazak libre geratu badira.
Honako hauek izango dira taldeak eta ordutegiak urritik maiatzera:
- 0-6 urte: astelehen bat hilean 14:30-16:00 (euskaraz eta gaztelaniaz)
- 7-11 urte: astearte bat hilean 17:30-19:30 (gaztelaniaz)
- 12-16 urte: asteazken bat hilean 18:00-20:00 (gaztelaniaz)
Izena emateko datak eta lekuak, irailaren 9tik urriaren 4ra:
- Urnietako ikastetxeak (seme-alabek Urnietan ikasten badute).
- BERTAN – Herritarren Udal Arreta Zerbitzua (Udaletxea).
- Gazte Informazio Puntua (Idiazabal 13, behea).
- urnieta.eus: online
Oharra: Ludoteka zerbitzua egongo da 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, eta beharrezkoa izango da izen-emate orria betetzea.