Xoxokako lehen pilota txapelketa izan arren, pilotari asko animatu dira parte hartzera. Frontoia txikia eta oso teknikoa da, ez baita erraza bertan tantoak egitea; errebotearekin eta eskuinaldeko zutabearekin jokatzen denean bestelako partidak bilakatzen dira, ohiko parametroetatik irtetzen dena.