Arratsaldeko 18:30etan auzotarrek eta antolatzaileek txupinazoa bota dute Etxeberriko plazan. Horrekin batera, apar festari eta pintxo poteari hasiera eman zaio. Alde batetik, umeak aparrarekin jolasean; bestetik, helduak pintxopoteaz gozatzen egon dira. Jaiei hasiera ezin hobea eman zaie, eguraldi onarekin eta giro alaiarekin.