Etxeberri auzoko jaiek jarraipena izan zuten larunbatean, eta bizilagunek ondo pasatzeko bezperan erakutsitako gogoari eutsi zioten. Ginkana, zumba eta eskulanekin ekin zioten eguardi partean, eta herri bazkarian bildu ziren ondoren. Zirkua landuz, “Haiek naiz” ikuskizun poetikoarekin gozatu ahal izan zuten arratsaldean, auzora bertaratu zirenek. Patata tortillaren lehiaketa eta afaria etorri ziren segidan. Aurtengo jaiaei amaiera emateko, berriz, dantzaldia ospatu zuten DJ Katxorrok jarritako musikaren erritmora.