UKE-ko eskubaloi taldeak aurkeztuko dira ostiralean Urnietako Udal kirolegian

Aiurri 2019ko ira. 16a, 16:44

Ostiralean arratsaldeko 19:00etan eskubaloiko taldeen aurkezpena egingo da Urnietako Udal kiroldegian. UKE-ko eskubaloi elkarteak, berriro ere, 9 talde federatu izango ditu eta eskubaloi eskolako talde bat.

UKE-ko eskubaloi elkarteak, aurten ere, eskubaloi eskolako taldea eta 9 talde federatu izango ditu; elkarteak 120 jokalari, eta 20 entrenatzailetik gora ditu jada. Talde gehienak irailaren 21 eta 22 egunetan hasiko dira lehiatzen. Gainontzeko taldeak, urrian hasiko dute denboraldia.

Gizonezkoen senior taldeak Euskadiko txapelketa jokatuko du lehen aldiz. Taldeak 17 jokalari batzea lortu ditu, pasa den urtetik hona baja batzuk eduki dituztelako; horrez gain, agintaritza talde berbera izango dute eta mailari eustea izango dute xede. Emakumezkoen senior taldea ere osatu dute aurten, eta Gipuzkoako txapelketan lehiatuko dute. Azkenean, 17 jokalariz osatu dute taldea, horietatik 5 andoaindarrak dira.

Jubenil mailan emakumezkoek eta gizonezkoek Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute. Kadete mailan gizonezkoen taldeak eta emakumezkoen bigarren urteko taldeak Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute. Emakumezkoen kadete mailako bigarren taldeak parte-hartze ligan lehiatuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!