Mikel Iturriaren omenaldia argazkietan

Mikel Iturriari egin dioten omenaldian, Andoaingo txirrindulari eskolak, lagunek, Urnietako Udalak eta inguruko kideek parte hartu dute. 

Hunkigarria izan da, gertuko kideek txirrindulariari buruz jardun dute, gauza onak goraipatuz eta egindako lorpenak nabarmenduz. Amaieran, Urnietako alkatea den Mikel Pagolak oroigarri bat eman dio herri guztiaren izenean, egindako lorpenengatik eta txirrindularitzat izan duen ibilbidearengatik. Amaitzeko, txalo zaparradaren artean herritarrak agurtzera joan da.

Erlazionatuak

Omenaldi hunkigarria eskaini dio Urnietako herriak Mikel Iturria txirrindulariari

Erabiltzailearen aurpegia Urnieta

Andoaingo txirrindulari eskolako lagunek, UZE zikloturista elkarteko kideak, koadrilak, udal ordezkariak eta herritar askok erakutsi diote esker on...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!