Sanmielak 2019

Super H elkartasun festa argazkietan

Aiurri 2019ko ira. 21a, 19:56

Goizean eta arratsaldean ekintzak egin dira eta lortutako dirua minbiziaren ikerkuntzarako bideratuko da. Donostiako Ospitalarekin harreman zuzena dute, Super H taldeko kideek. Goizean SuperH marrazki lehiaketa egin da SuperH Parkean. Arratsaldean, berriz, Mendi lasterketa txikia, txokolatada eta apar festa egin da beste gauza askoren artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!