Sanmielak irailaren 26tik 30era.
Txekor jate solidarioa Pausokaren alde

Xabier Lasa 2019 urr 07 Urnieta

Pausoko elkartearen aldeko txekor jate solidarioak eta sagardo dastaketak jendez gainezka jarri zuten Egapeko jolastoki estalia, igande arratsaldean. Inoizko arrakastatsuena suertatu zen jaia, eta agortu egin ziren salgai jarri ziren txekor pintxo eta edalontzi guztiak. Xabier Solanoren dantzaldiak biribildu egin zuen ekitaldia, Errosarioko Amaren jaien baitan antolatutako Baserritarraren Egunean.