Karlos Aretxabaleta, Julen Mendieta, Goizer Belza eta bere seme Aratz aizkolariek, eta, Hodei Iruretagoiena (Izeta IV) eta bere seme Jakes harrijasotzaileek erakustaldi polita eskaini zuten Baserritarraren Egunean, Egape ikastolako pilotalekuan igandean. Kirolariek lehia modu askotara plazaratu zuten: enborrak horizontalean eta bertikalean ebakiz, harri desberdinak (25, 45 eta 100 kiloko zilindrikoa, errektangularra eta bola) erlojupean altxatuz, aizkolariak eta harrijasotzaileak nahasita elkarren kontra jardunez... Gozatu ederra hartu zuten pilotalekura hurbildu ziren herri kirolen zaleek.
2019 urr 06 Urnieta