Herriko zenbait antzezlarik, haur eta helduk, “Zimitorioko sorginak” izenburuko antzezlana antzeztu dute Etxeberri Plazan, gaur arratsaldean. Joxe Mari Berasategi zuzendariaren agindutara ikasturtean zehar interpretaziorako dohainak jorratzen aritzen diren Egape ikastolako ikasle eta gurasoek euskal sorginen gaiari heldu diote, ikusleen gozamena eraginez.