Sanmielak 2019

Alkate Txikiek Haurren Egunean agindu dute

Xabier Lasa 2019ko ira. 30a, 20:27

Carla Montero eta Nikolas Agudo haurrak Alkate Txikiak izan dira gaur Unietan, Sanmieletan. Udaletxean egin da izendapen ekitaldia goizean, udal ordezkari politikoak eta euren senideak bertan zirela. Mikel Pagola Alkateak aginte-makilaren sinbologia berbera duen zumitzezko uztai bana eman die, eta Izaro Bergara eta Gorka Vega dantzari txikiek belaun-txingoa izeneko dantza eskaini diete, Danbolin Elkarteko txistulariek lagunduta. Bi Alkate Txikiek ohorezko kargu horiei eutsi diete Haurraren Egunean zehar, protokoloak agintzen duen bezala. Ilunabarrean, 20:00etan boterea uzteko ekitaldia egin da udaletxean bertan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!