Sanmielak 2019

Dantza-Soka herrikoiaren 10. urteurrena ospatu zuten

Xabier Lasa 2019ko ira. 30a, 20:07

Jende ugari bildu zuen Dantza-Soka herrikoiak San Juan plazan, igande ilunabarrean. Urnietako berezko kultur ondarera moldatutako Dantza-Soka egiten da jaietan, Urnietako ereserkia eta Urnieta 400 urte abestiak itsasten baitira bertan. Saioaren azken aldera, tradizioak agintzen duen legez, dantzariek, publikoaren artetik herritarrak plazara gonbidatu zituzten, ari-arin eta fandagoa elkarrekin dantza zezaten; San Juan plaza txikia geratu zen orduan. Hamargarren urtea da Dantza-Soka Urnietako plazara eramaten dela, Egape ikastolak antolatuta.

Erlazionatuak

Dantza-Soka herrikoia

Aiurri 2019 ira 30 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!