Munduko ardoen probaketa burutu zen Batzokiak antolatuta San Juan plazan, igande eguardian. Era askotako ardoak dastatu ahal izan ziren urdaiazpikoekin eta piperrekin egindako pintxoek lagunduta. Ekitaldiak bat egin zuen Aurrera Gure Ametsaren eskutik egin zen Jalgi Plazara ikuskizunarekin.