Sanmielak 2019

Muruamendiarazi eskertza

Jon Ander Ubeda 2019ko ira. 24a, 07:46

Edu Muruamendiarazen garrantzia aipatzea saihestezina da, Urnietako dantzaren egoeraz hitz egiterakoan. Gazte askok dantzan darraite, eta horren isla aurreko asteburua izan da. 360º eta Formak ikuskizunak eskaini zituzten, ikuslegoaren txalo zaparrada jasoz. Aitortua eta maitatua da bere lana. Egunotan Egape dantza taldeko ikasle batzuk Muruamendiarazi eskertza adierazteko bideo ikusgarria egin diote.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!