Gurutze Iantzi gogoan hartu zuten Urnietan atzo

Xabier Lasa 2019ko ira. 25a, 14:45
Argazkia: Eneko Maioz

Gurutze Iantzi oroitzeko ekitaldia burutu zuten San Juan plazan, astearte iluntzean. 26 urte igaro dira Urnietako gaztea guardia zibilek atxilotu eta handik egun batzuetara Madrilgo kuartelean hil zela. Iaz, heriotzaren 25. urteurrena bete zenean leku berean egin zen ekitaldian, zera adierazi zuten senide eta lagunek: “25 urte Gurutzeren bila goizaldean etorri zirela. 25 urte agindu judizialik gabe eraman zutela. 25 urte hilkutxa batean itzuli zela. 25 urte eta oraindik egiarik jakin gabe, aitortzarik gabe, justiziarik gabe, eta 25 urte gogoratu nahi ez, eta ezin ahaztu. Denbora pasa bai, baina mina desagertzen ez dela”.  Urtebete igaro da hartaz geroztik, baina gauzak bere horretan jarraitzen dutela gogorarazi zuten atzo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!