Jokalariek txaloaldi beroa jaso zuten ikusleen eskutik partida galdu zuten arren

Mikel Arberas 2019ko urr. 1a, 18:15

Beñat Errazkin, Urnietako eskubaloi taldeko jokalaria

Urnieta Artola Harategia taldeak 26-28 galdu zuen Aloña Mendiren aurka. Galdu arren, helarazitako sentsatzioa ona izan zen eta ikusleek saiakera hori txalo artean eskertu zuten.

Urnietako eskubaloi taldeak Euskadiko Senior Ligan Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka jokatu zuen. Partida bi puntugatik galdu zuten arren, edonoren aurka aritzeko gai direla erakutsi zuten zelaiean. 

Aurkariek defentsa bikaina erakutsi zuten eta egiten zituzten kontraeraso azkarrek Urnietako taldea mindu zuten; 8. minutuan 1-6 jarri ziren aurretik. UKE gutxinaka indartzen hasi zen eta hasieran sortu ziren zuloak estaltzen hasi ziren. 25. minuturako markagailua nabarmenki berdindu zen, 9-10; urnietarren erasoak zuzenak eta eraginkorragoak bilakatzen hasi ziren. 

Bigarren zatiko lehen hamar minutuetan, berriz, oñatiarrek 5 goletako abantaila lortu zuten. Egoera horren aurrean, jokalariek baikortasunez abantaila hori gutxitzen saiatu ziren, 2 goleko aldea lortuz. Gauzak horrela, ikusleek egindako saiaketa guztia txaloen bitartez eskertu zuten. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!