Urnietako antzerkilari eta antzerkigilea ETB1eko Gure Kasa saioan agertuko da gaur, 21:20etik aurrera. "Goenkale berezia" izenburua jarri diote gaurko saioari, eta iraganean ETBn ibilbide luze eta arrakastatsua egin zuen telesaileko bost antzerkilari gonbidatuko dituzte. Saioan zehar, Berasategik zuzentzen duen antzerki taldearen irudiak agertuko dira; hain zuzen, Etxeberri plazan astelehenean antzeztu zuten "Zimitorioko sorginak" antzezlanarekin.