Hala ere, biek jokatutako partidan tanto ikusgarri zein lehiatuak ikusteko aukera izan zen. Arrietak eta Irazustabarrenak azken partida bat jokatu beharko dute elkarren aurka 3. eta 4. postuak zehazteko. Larunbatean izango da, finalaren aurretik.
Larunbateko egitaraua:
- 17:00 Haur mailako 3-4. postuak: Mattin Usarralde-Oier Goenaga.
- 17:30: Helduen mailako 3-4. postuak: Suharri Irazustabarrena - Erlaitz Arrieta.
- 18:00 Haurren finala: Emaitz Artola-Aimar Urra.
- 18:30 Helduen finala: Julen Loidi-Josu Mujika.
Finalaurrekoak, emaitzak:
- Julen Loidi 22-18 Erlaitz Arrieta.
- Josu Mujika 22-9 Suharri Irazustabarrena.