Xoxokako festak 2019

Xoxokako jaiak hastear dira

Jon Ander Ubeda 2019ko urriaren 7a

Eguerdian hasiko dira jaiak Xoxokan. Lehen bi egunetan hitzordu ezberdinak izango dira, eta ospakizun gehienak datorren asteburuan. Lehen bi egunetako egitarauak, jarraian:

Gaurko egitaraua:

  • 12:00 Festen hasiera.
  • 12:30 Herri kirolak: Telleria eta Mugerza anaiak elkarren aurka. Ondoren Elustondo anai-arreba trikitilariak.
  • 14:00 Bazkari herrikoia Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin, Adarra jatetxean. Tiketak bertan salgai daude.
  • 21:00 Afaria Xoxokako eskolan. Bakoitzak berea eraman!
  • 23:00 Dantzaldia Elustondo anai-arreba trikitilariekin, Xoxokako eskolan.

Adi, aldaketa biharko egitarauan:

  • 18:00 Zaldi dema: Asteasuko Andoni Mendizabal eta Zumaiako Etxetxo.
  • 20:30 Zahagi-ardoa Xoxokako eskolan. Jatekoa bakoitzak berea.
  • 23:00 Gau sorpresa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!