Xoxokako festak 2019

Bat batekotasunean oinarritutako auzo antzerkia

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 9a, 12:18

Gaueko hamaikak pasatxo zirenean, Xoxokako gazte talde batek bat batekotasunean oinarritutako antzezlana eskaini zuen. Hainbat lagun eta auzotar hurbildu ziren Xoxokako plazara, euria gogotik ari bazuen ere.

Aurtengo gaia golf zelaiaren irekiera ekitaldia izan da. Antzezleek irekiera ekitaldietan ohiko diren rolak bete zituzten: Alkatea, haren laguntzailea, ugazabak, langilea, golf ikastaroko ikasleak... Umore sanoz beti ere, auzoan ireki duten kirol instalakuntzaren inguruko parodia egin zuten. Ikuslegoak ikusmin handiz jarraitu zuen antzezlana, irri egiteko prest beti. Gauerdia baino lehen amaitu zen, antzezlana, azken hamarkadatan etenik gabe errepikatzen den usadioari jarraipena emanez.

Jaiak jarraipena izango du ostiralean. Egitaraua:

Urriak 11, ostirala

  • 18:00 Desapiyua segan. Auzoko gazteak elkarren aurka ariko dira.
  • 20:30 Bertso afaria Xoxokako plazan. Oihana Iguaran eta Sebastian Lizasorekin. Tiketak Adarra, Zelai eta Guria tabernetan salgai.
  • 01:00 Erromeria Emengattunen eskutik, goizalderarte.

Urriak 12, larunbata

  • 10:30 Zaldi karreraren aurkezpena Xoxokako plazan.
  • 11:00 Beatsaburutik plazaraino zaldi karrera.
  • 11:30 Hamaiketakoa Xoxokako eskolan.
  • 11:30 Puzgarriak haurrentzat.
  • 12:30 Segalari eta biltzaileen giza proba: Julen Gabirondoren sega taldea, Jon Otegi-ren taldearen aurka ariko dira. 12 minutuko 2 txanda izango dira.
  • 15:00 Mus azkarra Xoxokako eskolan. Izen ematearen hasiera. 16:00tan txapelketaren hasiera.
  • 16:00 Puzgarriak haurrentzat
  • 17:00 Gorriti eta bere animaliak. Jarraian txokolatea izango da haur guztientzat.
  • 20:30 Betizu jatea Xoxokako plazan. Tiketak Adarra, Zelai eta Guria tabernetan salgai.
  • 01:00 Gaupasa: Gabezin taldea.
  • 03:00 DJ Inbutei, goizalderarte.

Urriak 13, igandea

  • 12:30 Meza. Ondoren, Egaperen erakustaldia.
  • 17:30 Herri kirol lehiaketa auzoko gazteen artean.
  • 18:00 Sagardo probaketa: Setien, Eula, Bereziartua, Lizeaga eta Oiarbide.
  • 20:30 Jaien amaiera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!