Xoxokako festak 2019

Auzokideen arteko sega desafioa

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 10a, 08:27

Ostiral arratsaldean hasiko da desafioa, 18:00tan hasita. 700 metroko belar saila ebaki behako dituzte, txanda librean.

Aurrez aurre bi bikote:

  • Aitor Aldunberri (20 urte, Pagoa baserrikoa)
    eta Beñat Goenaga (21 urte, Oiamar baserrikoa). Goiburu auzokoak biak.
  • Manex Otegi (23 urte, Oztaran auzoko Argarate baserrikoa)
    eta Beñat Arruti (28 urte, Lategi auzoko Lobera baserrikoa).

Apustua izanik, ikusmina piztu da. Herrikide diren lau gazteren artean afaria dago jokoan. Asteartean antzezle moduan aritu eta gero, jendaurrean bestelako moldean ibiliko dira ostiralean. Golf makilarekin baina hobeto moldatuko al dira segan?

Erlazionatuak

Xoxokako jaiak, urriak 11

Jon Ander Ubeda 2019 urr 04 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!