Xoxokako festak 2019

Zaldi lasterketa Beatsaburutik hasita

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 10a, 07:33

Ander Iruretagoiena auzotarra, Euxebio zaldiaren

Beatsaburutik hasi eta Xoxokako plazaraino doan errepide zatian, hamalau zaldiren arteko lasterketa antolatu dute. Goizeko 10:30ean partaideen aurkezpena egingo dute Xoxokako plazan, eta lasterketa 11:00tan abiatuko da.

Maite Amezketa atarrabiarra da. Duela gutxi, Ander Iruretagoiena bikotearekin batera, Xoxokara bizitzera etorri ziren. Euxebio zaldiaren jabe dira, eta zaldiekiko zaletasuna Urnietan garatzen jarraitu nahi dute. Ander eta Euxebio izango dira larunbateko lasterketako partaideetakoak.

Jai Batzordearekin batera, Maite eta Ander dira lasterketaren antolatzaileak. Larunbat goizean, zaldi guztiek batera, errepidean gora egingo dute lasterketa. Hamalau partaide ziurtatuta dituzte, eta Euskal Herri osotik etorriko direla esan daiteke: Zumaiatik, Oiartzundik,  Berriatuatik, Zallatik... Eskualdera begira jarrita, lasartearrak eta urnietarrak ere partaideen artean izango dira. Zaldien munduan murgilduta daudenentzat ospakizun modukoa da, eta antolatzaileek ikuslegoari hurbiltzeko deia luzatu nahi diete.

Ikusgarria izango dela ziurtatu dute. Hasteko eta behin, 10:30ean partaideeen aurkezpena egingo dute plazan. Eta, 11:00tan, zaldi lasterketari ekingo diote. Zelaitik abiatzekoak ziren, baina azkenean Beatsaburutik irtetea erabaki dute. Denera, 2,5 kilometroko lasterketa izango da. Partaideentzat ospakizun modukoa: "Disfrutatzeko eguna da. Giro ederra dago, gainera, partaideen artean. Lehia sanoa dago. Zaldien mundua ezezaguna zaionari hurbiltzeko esango nioke. Merezi du".

Erlazionatuak

Xoxokako jaiak, urriak 12

Jon Ander Ubeda 2019 urr 04 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!