Lau gazteak segarekin entrenatzen orain orain pare bat hilabete hasi baziren ere, aisa aritu dira lanean 700 metro karratuko belar sailean. Txukun eta azkar ebaki dute belarra lauk, 40 segunduko aldea baizik ez diete atera irabazleek galtzaileei, eta ikuskizun polita eskaini diete zaletuei. Zaletuek ederki txalotu dituzte lau segalariak, eskertuz egin duten ahalegina.