Xoxokako festak 2019

Zaldi lasterketa ikusgarria

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 12a, 18:19

Goizean Xoxokara hurbildu direnek zaldi lasterketa ikusgarriaz gozatzeko aukera izan dute. Plazan zaldien aurkezpena egin eta gero, Beatsaburutik hasi eta berri-berri dagoen errepide zoruan bi kilometro eta erdiko lasterketa egin dute. Xanti Telleria eta Henry Bound zaldia gailendu dira, Ander Iruretagoiena eta Euxebio zaldiaren aurretik.  Hirugarren Eneritz Etxabe eta Coronel Sponsz sailkatu dira.

Partaideak:

  • Eneko Urbieta (Zumaia) + Ving Neuf (5 urte)
  • Eneritz Etxabe (Zumaia) + Coronel Sponsz (4 urte)
  • Danel Olano (Zumaia) + Yali (15 urte)
  • Maria Tamayo (Zumaia) +  Thompson (4 urte)
  • Alexia Lucas (Oiartzun) + Dagoberto (8 urte)
  • Aritz Fernandez (Oiartzun) + Presuntuoso (8 urte)
  • Iñaki Bueno (Oiartzun) + Yermo (8 urte)
  • Luis Rafael (Lasarte-Oria) + Prince Dino (9 urte)
  • Gaizka Zendoia (Lasarte-Oria) + Colin Spres (4 urte)
  • Xanti Telleria (Lasarte-Oria) + Henry Bound (7 urte)
  • Iker Elosegi (Urnieta) + Aliolien (7 urte)
  • Ander Iruretagoiena (Urnieta) + Euxebio (12 urte)

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!