Xoxokako festak 2019

Gabirondoren taldea irabazle Xoxokako giza proban

Xabier Lasa 2019ko urr. 14a, 17:57

Julen Gabirondoren taldeak irabazi zuen Xoxokan larunbat eguardian jokatu zen giza proba, 62 plaza eta 21,5 metro eginda. Jon Otegiren taldeak 61 plaza eta 11 metro egin zituen. 900 kiloko bi harritzar 12 minutuko bi txandatan eraman behar izan zituzten arrastaka.

Egundoko ikusmina piztu zuen Gabirondo eta Otegi segalarien eta euren belar biltzaileen arteko desafioak, eta txiki geratu zen Xoxokako plazan jarri zen probalekua. Jokoan, hasiera batean 1.000 euro jarri bazituzten ere, azkenean 1.600 eurotara igo zuten.

Irabazleen taldea honako tiratzaileek osatu zuten: Beñat Telleria, Jon Etxeberria, Iñaki Peñagarikano, Urtzi Irazusta, Suharri Irazustabarrena eta Julen Gabirondo. Iker Manterola eta Gorka Etxeberria ordezkoak izan ziren, eta Imanol Etxeberria erakustailea

Galtzaileen taldea, berriz: Unai Urruzola, Zigor Salaberria, Joxe Luis Garaiar, Suharri Rodriguez, Mikel Arsuaga, Gorka Susperregi eta Jon Otegi. Peio Saizarrek erakustaile gisa jardun zuen taldearekin.

 

Erlazionatuak

Giza proba

Aiurri 2019 urr 14 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!