Jabekuntza eskola Urnietan

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 20a, 08:21

Bost ikastaro ezberdin antolatu dituzte, eta izena emateko epea zabalik dago urriaren 31ra bitarte.

Autodefentsa feminista, hilekoaren zikloaren erritmoa, asertibitate eta jabekuntza, maskulinitatea eta zaintza dira Urnietako Udalak ikasturte honetarako eskainiko dituen ikastaroak. Udalak zabaldu duen oharrean esperientzia partekatzearen garrantzia nabarmendu du: "Esperientziak eta jakintzak partekatzea da gakoa, baina, baita ere, gorputzaz disfrutatzea. Azken finean, munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun, eta aldi berean, mundua aldatzeko tresnak emango dizkigun esperientzia bat". Lehen bi ikastaroak laster abiatuko dira.

Autodefentsa feminista

16 urtetik gorakoentzat, Emagin elkartearen eskutik. Hastapeneko saioa azaroaren 23an izango da, Saroben. Goiz osoko jardunaldia izango da. Azaroaren 30ean ikasitakoan sakonduko dute.

Hilekoaren zikloa

Azaroaren 7an hasi eta abenduaren 5a bitarte, ostegunero elkartuko dira Saroben. 18:30ean hasi eta 21:30ak arte. Ahinitz Gerrikagoitia izango da irakaslea.

Izen-ematea Bertan bulegoan, Lekaion edo webgunean bertan egin daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!