2019/10/27 17:00

Zinema

"Asterix: Edabe magikoaren sekretua" filma

"Asterix: Edabe magikoaren sekretua" filma
Urnieta

"Asterix: Edabe magikoaren sekretua" filma proiektatuko da Urnietan, arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak 4 euro balioko ditu.

Zuzendariak: Alexandre Astier, Louis Clichy. Herrialdea.: Frantzia (2018). Generoa: Animazioa. Iraupena: 86 min. Hizkuntza: Euskara.

Zuhaitz batetik bestera dabilela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!