Pasa den asteko norgehiagokan garaileak urnietarrak izan ziren, partida askoren ostean ezinbesteko puntua lortu zuten etxean. Urnieta Artola Harategia taldeak Gasteiza bidaiatuko du larunbatean aurrena doazenen aurka lehiatzeko. Bi taldeek helburu ezberdinak dituzte denboraldi honetan; lehenengo doazen Corazonistas taldeak igoera lortzea du xede. Bestalde, bertakoek mailari eutsi nahi diote kostatzen dena kostatzen dela, horregatik, puntuak lortzeko borrokatuko dute.