Urnietako Udalak eta Txanbolin Txistulari Bandak hitzarmena sinatu dute “Soinuen Begiradak” proiektua garatzeko

Aiurri 2019ko urr. 25a, 17:00

Urnietako Udalak eta Txanbolin Txistulari Bandak hitzarmena sinatu dute “Soinuen Begiradak” proiektua garatzeko. Mikel Pagola alkatea eta Txanbolineko Juxto Egaña eta Antton Jauregi izan dira sinadura ekitaldian.

“Soinuen Begiradak” proiektuaren bidez, TxanbolinTxistulari Bandak herriko beste eragileekin batera Urnietako ondare kulturala aberastea du xede herriari buruzko begirada historikoa eskainiz ikuspegi estetiko batetik.

Udalak 5.000 euroko diru-laguntza emango dio proiektua aurrera ateratzeko. Horretaz gain, Sarobe arte eszenikoen gunea erabiltzeko aukera eskainiko dio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!