Xoxoka Motor Kirol Klubak Urnietako Udalaren lokal bat erabiltzeko aukera izango du

Aiurri 2019ko urr. 29a, 18:23

Sinadura ekitaldian izan dira Mikel Pagola alkatea eta Xoxoka Motor Kirol Klubeko Josu Redondo.

Urnietako Udalak hitzarmena sinatu zuen 2018ko ekainaren 12an Xoxoka Motor Kirol Klubarekin herrian motor kirolen zaletasuna sustatzen laguntzeko. Hala, klubaren eskaera berri bat aintzat hartuta, hitzarmen hori aldatu egin da eta, aurrerantzean, klubak Udalaren lokal bat erabiltzeko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!