Paisaia plana, dokumentu bizia

Jon Ander Ubeda 2019ko urr. 31a, 11:30

Paisaia planaren azken emaitza Araudi enpresaren esku geratu da, eta amaitu bezain pronto jendaurreko erakusketa irekia egingo dutela iragarri dute. Udalak ekimen parte hartzailea sustatu nahi izan du, “urnietarrak konprometituta eta arduratsu” sentitu nahian. Plana dokumentu bizia dela erantsi dute, “behin amaituta eta behin proposamen horiek aurkeztuta, bilerara joan ez ziren herritarrei ere ekintza horien artean haien lehentasunak ezartzeko aukera” emango zaielako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!