Eteneta-San Juan igogailuaren eremuko linea elektrikoa lurrazpira pasa dute

Linea elektrikoa lurrazpira pasatzeko lanak urriaren 29an eta 30ean burutu ziren.

Eteneta eta San Juan lotuko dituen igogailuaren egitura metalikoa muntatzen hasi aurretik ezinbestekoa zen inguruko linea elektrikoa lurrazpira pasatzea eta kableak kentzea. Egindakoak eginda,  aurrerapauso itzela eman da segurtasun aldetik; estetikoki , berriz, kableak ezkutatu dituzte eta, beraz, bizilagunei inguru garbia geratu zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!