Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Urnieta Artola Harategia eskubaloi taldeak

Mikel Arberas 2019ko aza. 4a, 15:23

Odei Jimenez Urnieta Artola Harategia taldeko jokalaria baloia jaurtitzen

Urnietarrek Ereintza Beissier taldea gainditu eta bederatzigarren postura jauzi egin dute.

Urnieta Artola Harategiak 30-26 irabazi zuen Errenteriako taldearen aurka. Urnietarrek bikain hasi zuten partida eta aurkaria menpean hartuta aurrera egin zuten. Defentsa sendoa erakutsita, ofentsiba azkarrak egiteko aukera ematen zieten jokalariei; zelaiean gustura sentitzen zirela ikus zitekeen, eta, horrela, aurkariekiko abantaila lortu zuten. Errenteriako taldeak ez zuen etsi eta bi taldeen arteko aldea txikitzen lortu zuen, hare gehiago, etxekoak gailentzea lortu zuen.

Aurkaria defentsa gainditzen hasi zen; deskantsoa eta gero, 17 eta 22 emaitzarekin Ereintza Beissier taldea gehiago zela erakusten ari zen. Bi taldeentzat ezinbestekoa zen partida hau irabaztea, beraz, bertako jokalariek baloia berreskuratzen hasi ziren eta amaierarako 10 minutu falta zirenean berdinketa lortu zuten. Azkenean, lau goleko aldearekin irabazi zuten urnietarrek, burua hotz eta talde gisa jokatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!